101 gau

Ficha

Autor:
Olaizola Lazkano, Jesus Mari
Editorial:
elkar
ISBN:
9788490274675
Fecha de Publicación:
2016
Formato:
EPUB
epub
Marca de agua digital
Adobe Drm
Impresión no pemitida
Copiar/Pegar no permitido
Dispositivos permitidos: 6
€9,49
Eguneko lanak amaituta, irudimena libre utzi du Txilikuk, gauaren erritmo lasaian kontu-kontari aritzeko eta, Xerazade berri bat balitz bezala, 101 gauetan zehar beste horrenbeste istorio asmatzeko. Erudizioz nahiz ironiaz jantzia baina beti arin eta jostari, irakurlea liluratu eta limurtu nahi du egileak, beste gau bateko bizia lortzeko, liburuarekiko harreman maitakor hori luzatzeko. Era guztietako gaiak eta osagaiak dauzka liburu pertsonal eta berezi honek: esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, mitologia klasikoa eta sineste berriak, botanika edo zoologia, han-hemen bildutako kantu eta poemak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, historia zein zientzia, sexua... Edonondik ireki eta edonon laga litekeen obra da 101 gau, baina ohe-mahaiaren gainean utziz gero deitu egingo dizu, jakintzaz eta umorez ondutako magnetismo apal horrekin, beste ataltxo bat behinik irakur dezazun.