Mugaren ariketa

Ficha

Autor:
Iturriotz Lauzirika, Ander
Editorial:
elkar
ISBN:
9788490274941
Fecha de Publicación:
2016
Formato:
EPUB
epub
Marca de agua digital
Adobe Drm
Impresión no pemitida
Copiar/Pegar no permitido
Dispositivos permitidos: 6
€7,99
Errekara doa neska gaztea goizalde fresko batean. Ez baita eguzkia goratu zeruaren erdira, ez baitu zeruak erakutsi, lainoen artetik, urdinaren oparia. Sartu da errekara neska gaztea, plista-plasta. Entzun ditu, ozta-ozta, ahazturaren lehen zurrumurruak eta koxk egion dio ur hotzak oin txikietan. Bere izotzetara erakarri du urak, maitasunez, neskaren odola. Ubeldu zaizkio oinak masusta bi bailiran urrezko sastrakan. Irten da uretatik neska. Irten da haurra isuriaren zoramenetik. Etzan da belarretan eta, magiaz betea, beretzat agertu da eguzkia, erreka lagunaren ertza epeldurik. Horitu da belarra. Horitu dira hostoak zuhaitzetan. Goritu da lurra suaren gainean. Goritu da burdina herriaren barruan.